viernes, 10 de julio de 2015

Lertxun Gorria

Lertxun gorria (ardea purpurea) ardeidoen familiako kide bat da. Hegazti zankaluze honek 80cm inguruko luzera du, eta 1,5m inguruko hego-hedadura. Hegazti gazteak arre-gorrixkak dira, eta helduak berriz, ilunagoak dira. Iberiar penintsulako hegoaldean oso ohikoa den lertxun bat da, baina gure inguruan oso leku gutxitan txitatzen du, eta ia bakarrik pasean ikus daiteke. Arabako lurraldean, Salburuan, Mendixurren eta Laguardiako urmaeletan txitatzen du; eta Bizkaian eta Gipuzkoan pasean soilik ikus daiteke kostaldeko hezeguneetan. Sarrera honetako argazkiak Salburuan eta Pitillaseko aintziran aterata daude.

Lertxun gorria (ardea purpurea)

Lertxun gorria (ardea purpurea)

Lertxun gorria (ardea purpurea)

Lertxun gorria (ardea purpurea)

Lertxun gorria (ardea purpurea)

Lertxun gorria (ardea purpurea)
Espero dut argazkiak zuen gustokoak izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario