Azkeneko pare bat urteetan zehar, lanarekin gora behera, blog hau guztiz alde batera utzi dut, baina horrek ez du esan nahi txoritara joaten ibili ez naizenik. Material mordoa daukat pilatuta 2022tik, tartean Ameriketara bi bidai eta 'Big Year' saiakera bat 2024an. Behaketa eta argazki gehienak ebird plataformara igo izan ditut, baina hemen idazteak esperientzia haien oroimen pozgarriak dakarzkit.
Zaharrenetik hasita. 2022ko Ekainean, orainidik Manchesterren nintzela, Bempton Cliffs-eko natura erreserba bisitatu nuen hainbat lagunekin, Manchesterreko Unibertsitateko Ornitologia Elkartearen eskutik. Bertako labarretan ia milioi erdi itsas hegaztik titatzen dute, tartean Erresuma Batuko Antxeta Hankabeltzen populazioaren %10ak. Bestalde, urte hartan, Albatros Bekaindun bat zebilen inguruan, baina guk urrutira soilik ikusteko aukera izan genuen.
 |
Fulmarra (Fulmarus glacialis) |
 |
Fulmarra (Fulmarus glacialis)
|
Gogo handiak nituen Fulmarrei argazkiak ateratzeko, orduan gutxitan ikusten nuen txoria zelako (azkeneko urteetan maizago ikusi izan dut). Oso hurbiletik ikusteko aukera izan genuen, baina ez nintzen oso fin ibili argazkiak ateratzeko unean eta bi hauek salbatzea bakarrik lortu nuen.
 |
Lanperna Musua (Fratercula arctica)
|
 |
Lanperna Musua (Fratercula arctica) |
Txangoko beste helburu nagusia Lanperna Musuak izan ziren. Ez dira batere arruntak labar hauetan eta ez genuen bat ere ez bereziki hurbil ikusteko aukerarik izan. Hala ere argazkiren bat atera ahal izan nien.
 |
Pottorro Arrunta (Alca torda)
|
 |
Pottorro Arrunta (Alca torda)
|
 |
Martin Arrunta (Uria aalge)
|
 |
Martin Arrunta (Uria aalge)
|
 |
Pottorro Arrunta (Alca torda)
|
Lanperna Musuetaz gain, Martin Arruntak eta Pottorroak dira tokiko alzido ugarienak. Milaka eta milaka daude, eta argazki politak ateratzeko aukera eman zidaten.